Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2010eko irailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
4164

AGINDUA, 2010eko irailaren 6koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeen deialdia egiten duena.

Ertzaintzaren barrutian adierazgarria den erakunde sindikal jakin batek luzatu duen proposamena jaso ondoren, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean (abuztuaren 11ko EHAA, 155. zk.) aurreikusitakoarekin bat etorriz (abenduaren 1eko 6/2006 Legeak aldatu zuen lege hori; abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuko 3. artikuluan (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 201. zk.) aldatutakoan, xedatutakoaren babespean, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeen deialdia egitea. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen III. tituluko VIII. Kapituluan (abuztuaren 11ko EHAA, 155. zk.) aurreikusitako erregimenean (abenduaren 1eko 6/2006 Legeak aldatu zuen lege hori; abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren eraketa eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) aldatutakoan, eta honako agindu honetan oinarrituz egingo dira hauteskundeak.

Bigarrena.- Honako deialdi honen bidez iragarritako hauteskundeak 2010eko urriaren 28an egingo dira.

Hirugarrena.- Hauteskunde barrutiak hauteskunde atal eta mahaietan antolatu dira eta honako agindu honen eranskinean adierazi da zein eratan geratu diren finkatuta.

Laugarrena.- Aipatu den martxoaren 16ko 50/1993 Dekretu horren 3.2 artikuluan aurreikusitakoak betetze aldera, errolda orokorra, hauteskunde barrutien arabera, jarraian adierazitako eran finkatu da:

Hauteskunde barrutia Errolda

Araba 1.629

Bizkaia 3.998

Gipuzkoa 2.044

Erkidego Autonomoan guztira 7.671

Bosgarrena.- Hauteskunde barruti horietako bakoitzean hautatu beharreko ordezkarien kopurua, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 99. artikuluan eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitakoen arabera, jarraian adierazitakoa izango da:

Hauteskunde barrutia Ordezkari kopurua

Araba 17

Bizkaia 23

Gipuzkoa 20

Seigarrena.- Hauteskunde kanpaina 2010eko urriaren 12an hasi eta urriaren 26an bukatuko da.

Zazpigarrena.- Emandako zerbitzuengatiko kalte ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako kalte ordainak jasoko dituzte Hauteskunde Administrazioko partaideek, dagozkien bilkuretara bertaratzeagatik.

Zortzigarrena.-1.- Herrizaingo Sailak bermatu egingo du hauteskundeetako dokumentazioa kopuruz behar adina prestatzeaz eta ziurtatu egingo du, halaber, dokumentazio hori Hauteskunde Batzordeari eman egingo zaiola, ondoren, hauteskunde mahaietara bidali dadin.

2.- Herrizaingo Sailak Hauteskunde Administrazioaren organoen eskuetan hautestontziak, kabinak eta hauteskunde prozesua burutzeko beharrezkoak diren gainerako bitarteko materialak eta giza balibaideak jarriko ditu.

3.- Herrizaingo Sailak dokumentazioa kopuruz behar adina jarriko du hautagaitzat iragarri diren organizazio, federazio nahiz konfiderazio sindikalen esku, hala, hauteskunde prozeduraren baitan bakoitzari dagozkion eginkizunak eta erantzukizunak betetzeko modua izan dezaten.

4.- Ertzaintzako Kontseiluak instituzio mailako kanpaina burutuko du hauteskunde aldiak iraun bitartean, hautesleen artean informazioa zabaltzera eta ordezkarietarako hauteskundeetan parte hartzea sustatzera bideratuta, botoaren norabidean eragina izateko asmorik gabe.

Bederatzigarrena.- Hauteskunde Batzordearen egoitza Giza Baliabideetarako Zuzendaritzan dago (Larrauri Mendotxe bidea, 18; Erandio).

Hamargarrena.- Honako aginduak amaiera eman dio administrazio bideari. Honen aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du interesa duenak EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman den eguneko bihuramunetik aurrera, bi hilebeteko epean.

Hamaikagarrena.- Honako aginduaren indarraldia EHAAn argitara eman den egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

ERANSKINA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala