Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Seikide S. Coop.
4141

IRAGARKIA, Seikide S. Coop.-ek eta Gestindar S. Coop.-ek bat egitea erabaki ondoren Seikidek Gestindar xurgatu duela argitara ematekoa.

Seikide kooperatiba-sozietateko (IFK-F20990990) eta Gestindar kooperatiba-sozietateko (IFK-F20929436) bazkideen Batzar Nagusiek xurgatze bidez bat egitea onartu dute, aho batez onartu biek ere, 2010eko ekainaren 21ean bakoitzak bere egoitza sozialean egindako bilkuran. Bat-egitea Seikidek Gestindar xurgatuta gauzatu da.

Dagozkion ondorioak izan ditzan ematen da hori argitara, eta, batez ere, hartzekodunen interesek babesa izan dezaten. Hartzekodunek bat-egitearen aurka egin ahal izango dute, beren interesentzat kaltegarria dela iritziz gero.

Donostia-San Sebastián, 2010eko ekainaren 21a.

Seikide S. Coop.-eko eta Gestindar S. Coop.-eko administratzaile bakarra.

XABIER BARINAGA-REMENTERIA ZABALETA.


Azterketa dokumentala