Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4137

IRAGARKIA, Laneko zuzendariarena, «Asociación de Rematantes Forestales del País Vasco-AREFOR» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak gordailatu direla jakinaraztekoa.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena idatziz alegatu dezaten, honakoa jakinarazten da: Pablo Olmos Zulueta jaunak (NAN: 72253675-A) 2010eko maiatzaren 31n «Asociación de Rematantes Forestales del País Vasco-AREFOR» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak aurkeztu zituen Laneko Zuzendaritzan.

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, estatutuak aldatzeko aktaren sinatzaileak ondokoak direla jasoarazten da:

Pablo Olmos Zulueta, NAN: 72253675-A, lehendakaria.

Javier Barrondo Ayestaran, NAN: 30669520-D, idazkaria.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala