Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
4130

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 567/09 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 567/09 hitzezko judizioa bideratu da, Digital Apply-k eskatuta, Pedro Lamelas Álvarez jaunaren aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

118/2009 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2009ko uztailaren 1a.

Alderdi demandatzailea: Digital Apply.

Abokatua: Mario Santander Martínez.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Alderdi demandatua: Pedro Lamelas Álvarez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har -Gainerako hitzezko judizioak (13)-.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Paul prokuradoreak Digital Apply sozietate zibilaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, auzi-ihesean den Pedro Lamelas Álvarez jaunaren aurkakoa.

Horrenbestez, Digital Apply sozietate zibilari 2.132,08 euro ordaintzera kondenatzen dut Pedro Lamelas Álvarez jauna.

Adierazitako zenbateko horren interesa izango da sortzen den unean indarrean dagoen legezko interesa, erreklamazio judizialaren egunetik (2009ko martxoaren 24tik) ebazpen hau eman arte sortutakoa, hain zuzen ere.

Eta horrek guztiak ez du esan nahi PZLren 576. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuko ez denik.

Horretaz gain, demandatuari berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: bost eguneko epean aurkeztu beharko dute, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera (Prozedura Zibilari buruzko Legea, 455. artikulua eta ondorengoak).

Epai hau erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren jatorrizkoa Epaien Liburura eroango da.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizen aldetik, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen.

Pedro Lamelas Álvarez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Eta Pedro Lamelas Álvarez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen (Bizkaia), bi mila eta hamarreko ekainaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala