Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
4128

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 567/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 567/09 judizioa.

Alderdi demandatzailea: Carlota Eworo Nfumu.

Alderdi demandatua: Ramon Santos Nkama.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

Aipatutako epaiketan ebazpena eman da; hona ebazpen horren hitzez hitzeko testua:

253 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko maiatzaren 20a.

Abokatua: Begoña Hernandez Fernandez.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

EPAITZA

Baietsi egin dut Patricia Lanzagorta Mayor prokuradoreak Carlota Eworo Nfumu-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ramón Santos Nkama-ren aurkakoa. Ondorioz, behin betiko ondoko neurriak -lehenago hartutakoak ordezten dituztenak- erabaki ditut:

Lehenengoa.- Carlota Evoro Nfumu-ri ematen zaio 2001-03-14an jaiotako XXXXXXX XXXXXX semearen zaintza eta babespea, eta guraso-ahala ere berari bakarrik ematen zaio.

Bigarrena.- Ramón Santos Nkama jaunak hilean berrehun (200) euro ordainduko ditu XXXXXXX XXXXXX semearen mantenurako. Carlota Eworok adierazten duen bankuko kontuan sartu beharko du diru-kopuru hori, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan. Bestalde, zenbateko hori urtero eguneratuko da epai honen datatik abiatuta eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako KPIak duen aldakuntzaren arabera.

Hirugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Inpugnatzeko modua.- Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon, 2010eko maiatzaren 20an.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko ekainaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala