Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4124

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegietako funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko diru-kopurua handitzen duena.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egin zuen Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian 2010eko otsailaren 3an argitaratu zen 2009ko abenduaren 23ko Kultura sailburuaren Aginduak.

Agindu horren 2. artikuluan ezarri zenez gero 737.000 euro zuzenduko ziren Aginduan erregulatzen ziren diru-laguntzetara.

2009ko abenduaren 23ko Aginduaren 2. artikuluak diru-dotazioa handitzearen ahalmena aurreikusten du, Agindu beraren Xedapen Gehiharriak adierazitakoari jarraituz eta indarrean dagoen aurrekontu-legeriak aurreikusten duen bezala.

Kultura Sailak eskura dituen diru-balibideak ikusirik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietarako funtsak berritu edo/eta handitzeko deialdirako izendatutako diru-dotazioa 100.000 eurotan handitzea, eta horrela, horretara zuzendutako gehienezko zenbatekoa 837.000 eurotakoa izango da.

Bigarrena.- Honako Ebazpen hau EHAAn argitara dezatela agintzea.

Hirugarrena.- Administrazio bidea amaitzen ez duen honako ebazpen honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Kulturako sailburuari, jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Herri-Administrazioetako Jardunbide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 17a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala