Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
4117

148/2010 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean (uztailaren 21eko EHAA, 138. zenbakia) eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zenbakia) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.- Basurtuko Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak) nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira, eta ondoko baldintzak betetzen dituen beste batzuk:

1.- Ikasketa-tituluak: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura.

2.- Hizkuntza-eskakizuna.- 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.- Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 taldeko zereginetan.

Bigarrena.- Interesdunek Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

- Ikasketa-tituluak.

- Orain arte betetako lanpostuak.

- Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.- Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2010eko ekainaren 7a.

Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala