Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2010eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
4116

AGINDUA, 2010eko ekainaren 16koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bitartez, Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua osatzen duten dokumentuen ereduak onartzen dituen 2003ko urriaren 22ko Aginduaren eranskina aldatu da.

Eraikuntza Antolatzeko 38/1999 Legearen 7. artikuluak Eraikinaren Liburua eratu beharra ezarri du, eta liburu hori informazioa jasotzeko dokumentutzat hartu, eraikinaren ezaugarri fisiko eta teknikoak eta araubide juridikoa ezagutu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duen urriaren 21eko 250/2003 Dekretua izan zen liburu horren ezaugarriak ezarri zituena, eta liburu hori osatu behar duten dokumentuen ereduak 2003ko urriaren 22ko Agindu bidez onartu ziren -garai hartako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz-, Dekretu horretako 15. artikuluaren arabera.

Igarotako denbora eta arauei dagokienez orain arte izandako aldaketak direla-eta (batez ere 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa), komenigarria da Eraikinaren Liburua osatzen duten orrien eredua aldatzea, eta, hortaz, 2003ko urriaren 22ko Aginduaren eranskinaren funtsezkoa ez den aldaketa bat egitea.

Alde batetik, komenigarria da erabilitako nomenklatura aldatzea, Eraikuntzaren Kode Teknikoak aurreikusten duenaren antzekoa izateko.

Bestalde, eguzki-energiari eta bestelako energia berriztagarriei buruzko fitxa berri bat gehitzea energia aurrezteko funtsezko eskakizunei buruzko dokumentazio gisa «Zehaztapen Teknikoen Dokumentua» izeneko Eraikinaren Liburuaren zatian.

Horrenbestez, eta Etxebizitzaren alorrean Euskal Herriko Autonomia Estatutuak ematen dituen eskumenen arabera, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzak proposatuta, eta 250/2003 Dekretuaren 15. artikuluarekin bat etorriz, honako hau,

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duten dokumentu ereduak onartzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko urriaren 22ko Aginduaren eranskineko honako orri-eredu hauek aldatuko dira.

a) Erregistro Koadernoa izeneko zatian, honako gai hauei buruzko orri-ereduak ordeztuko dira:

a.1.- «Eraikuntza-prozesuan esku hartzen dutenak».

a.2.- «Lizentziak, obra berriaren adierazpena eta eraikinaren araubide juridikoa».

a.3.- «Erreformak eta birgaitzeak».

b) Zehaztapen Teknikoen Dokumentua izeneko zatian, honako gai hauei buruzko orri-ereduak ordeztu dira:

b.1.- «Formalizazioa».

b.2.- «Hornidurak eta akaberak».

c) Zehaztapen Teknikoen Dokumentua izeneko zatian «Eguzkia Energia eta bestelako Energia Berriztagarriak biltzeko Instalazioei» buruzko orri-eredua erantsi da.

Orri-eredu berriak Agindu honetako I. eranskinean aurreikusita daude.

2. artikulua.- Agindu hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

I. ERANSKINA

ERAIKUNTZA PROZESUAN ESKU HARTZEN DUTENAK

(Ikus .PDF)

ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN DOKUMENTUA FORMALIZATZEA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala