
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
4112
IRAGARKIA, 263/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Elena Benítez Cascajaresek 263/10 prozesu laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 736/2009 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren kontra. Aipatu Ebazpenaren bitartez administrari laguntzaileen (D2 Lanbide-taldea) kategoriako bakanteak betetzeko aldi baterako kontratazio-zerrendak onartu eta Osakidetzako web-orrian argitaratzeko agintzen da.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS