Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4111

EDIKTUA, 2010eko ekainaren 10ekoa, Laneko zuzendariarena, Arnotrans SL enpresari 03.0101.20.01.01.03 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Sonia Pérez Ezquerra, Laneko zuzendaria

Jakinarazten dut: Arnotrans SL enpresaren aurka 230/03 arau-haustearen aktari jarraiki irekitako 03.0101.20.01.01.03 espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da; ebazpen horren bidez, aipatu arau-haustearen aktan jarritako zehapen-proposamena ezetsi egiten da. Horrenbestez, enpresari ez zaio inolako zehapenik ezarriko.

Ahaleginak egin diren arren, enpresa interesatuari ezin izan zaio ebazpena jakinarazi, jasotako helbide honetan: Madrid-Irun errepidea z.g., 20212 Olaberria (Gipuzkoa). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Enpresa horrentzako jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan aurreikusitako moduari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 10a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala