
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4110
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, B-2010-48-953-I espedienteari buruzkoa.
María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, Vasile Dohinca jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin B-2010-48-953-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino (2010-01-20) urtebete lehenagotik, edo bost urte segidan azken hamar urteetan.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesduna ohartarazten dugu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 2a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.
RSS