
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Euskal Herriko Unibertsitatea
4109
IRAGARKIA, AFM-TERS mikroskopioa, Renishaw-ren Microraman in-Via-ra akoplatua, hornikuntza eta instalatzeko prozedura irekiarena (36/10 PI).
1.- Kontratua eskaintzen duena.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.- Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goian adierazitakoa
b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.
e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.
3.- Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio irizpideren araberako esleipena.
4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 165.200 euro, % 18ko BEZ barne.
5.- Behin-behineko bermea: ez.
6.- Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b.
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2010eko irailaren 23ra arte.
7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.
8.- Eskaintzak aurkezteko.
a) Azken eguna: 2010eko irailaren 23ra arte.
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, 09:00etatik 13:00etara.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a.
b) Eguna: 2010eko irailaren 30ean.
c) Ordua: 09:00etan.
10.- Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.- Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.
Leioa, 2010eko uztailaren 22a.
UPV/EHUko 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren 7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gerentea kanpoan delarik sinatuta.
Azpiegitura eta Kontratazioetarako gerenteordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS