
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
4100
EBAZPENA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, 565/10-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak «Confederación Sindical ELA-STV»ek aurkeztu duen 565/2010-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98. Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren martxoaren 2ko 76/2010 Dekretuari aurka egiten zaio.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
2.- Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.
3.- Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 15a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
M.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.
RSS