
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4099
AGINDUA, 2010eko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «Antoniano Ikastetxea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz Zarauzko (Gipuzkoa) «Antoniano Ikastetxea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena ematen zaio:
Kode-zenbakia: 20005831.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Antoniano Ikastetxea».
Titularra: Jose Domingo Epelde Fundazioa.
Helbidea: Gipuzkoa kalea 3, eta Gipuzkoa kalea 40.
Udalerria: Zarautz.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 9 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.
- Lehen Hezkuntzan: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
- Hezkuntza Berezian: 3 unitate.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 10 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS