Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4098

AGINDUA, 2010eko ekainaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vedruna» Musika Eskola Pribatuari musikako lehen maila edo hastapenekoa irakasteko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vedruna» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak musikako lehen maila edo hastapenekoa emateko baimena eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vedruna» Musika Eskola Pribatuari baimena ematen zaio 2010-2011 ikasturtetik aurrera musikako lehen maila edo hastapenekoa irakasteko. Eskolaren kode zenbakia 01002685 da, eta helbidea, Foru Kalea 49; titularra, berriz, Karitateko Ahizpa Karmeldarrak dira.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 1, 2 eta 3.

Adarra:

- Kantua: korua.

- Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, txirula, biolontxeloa, biolina eta saxofoia.

- Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

- Bertakoak: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala