Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4097

AGINDUA, 2010eko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Virgen Niña» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak («Congregación de Hermanas de la Caridad de las Santas Bartolomea Capitanio y Vicenta Gerosa» entitateak) baimena eskatu du ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko. Aztertu dugu espedientea.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta alor honetan ezar daitekeen indarreko legeria aztertu ondoren, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.- «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: gaur egun, titulartasuna «Congregación Hermanas de la Caridad de las Santas Bartolomea Capitanio y Vicenta Gerosa» entitateak du, eta aurrerantzean «Fundación Universitaria San Pablo-CEU» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta eskubide guztiak. Ikastetxea Gasteizko (Araba) Batan ibilbideko 60an dago eta 01001590 kode-zenbakia du.

2. artikulua.- Titulartasun aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da. Horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek 2010eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala