
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4096
AGINDUA, 2010eko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
«Primeran SL» entitatearen ordezkariak baimena eskatu du Bilbon (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Baimena ematen da 2010-2011 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den haur-hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko:
Kodea: 48017435.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Dolaretxe».
Titularra: Primeran SL.
Helbidea: Prim, 11-13.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia
Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 4 unitate, 8, 13 edo 15 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera. Eskola-unitateak jardunean jartzeko, eskolako langile kualifikatuei dagokienez indarrean dagoen legeriak agintzen duena bete beharko du eskolak.
2. artikulua.- Ikastetxeak behar beste irakasle kualifikatu izan beharko ditu, hau da, jarduneko unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du; eta, horretaz gain, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS