
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4095
AGINDUA, 2010eko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Zabaloetxe Goikoa» Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Loiuko (Bizkaia) «Zabaloetxe Goikoa» Hezkuntza Bereziko ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe Pribatuari baimena ematen zaio 2010-2011 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko:
Kodea: 48010684.
Izen generikoa: Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Zabaloetxe Goikoa».
Titularra: Aspace-Bizkaia.
Helbidea: Katea-Loiu Etorbidea 18.
Udalerria: Loiu.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
- Hezkuntza Berezian: 9 unitate.
2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS