
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4094
AGINDUA, 2010eko maiatzaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «La Asunción» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Bi eta hiru urte bitarteko haurrentzako unitate bat urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko, Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko zentroaren baimena aldatzeko espedientea hasarazi du Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «La Asunción» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak, eta espediente hori aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (9ko BOE); azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -Dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- 2010-2011 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 20004289.
Izen espezifikoa: «La Asunción».
Titularra: Religiosas de la Asunción.
Helbidea: José Elosegui alkatea hiribidea, 279.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: bi eta hiru urte bitarteko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 2 unitate, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetetik bi urtera edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.
- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 125 ikaspostutarako edukiera.
- Lehen Hezkuntzan: 13 unitate, 325 ikaspostutarako edukiera.
- Hezkuntza Berezian: 2 unitate.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 13 unitate, 390 ikaspostutarako edukiera.
- Batxilergoan, modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 10 unitate eta 350 ikaspostutarako edukierarekin.
- Lanbide-heziketa.
" Familia: Administrazioa.
- Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
" Familia: Merkataritza eta Marketinga:
- Merkataritzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena.- Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS