Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4093

AGINDUA, 2010eko maiatzaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Udaberria» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Udaberria» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularreko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Espezialitateak gehitzeko baimena eskatzen da espedientean.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1.- artikulua. «Udaberria» Musika Eskola Pribatuari baimena eman zaio 2010-2011 ikasturtean Saxofoi espezialitatea irakasteko (kode-zenbakia: 01002201. Helbidea: Abendaño 48, Vitoria-Gasteiz (Araba). Titularra: Udaberria elkartea).

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2. eta 3. mailak.

Adarra:

- Kantua: korua.

- Instrumentu sinfonikoak: oboea, korno ingelesa, klarinetea, biolina, biolontxeloa, zeharkako txirula, perkusioa eta saxofoia.

- Instrumentu polifonikoak: pianoa, gitarra eta akordeoia.

- Bertakoak: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala