
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Bizkaiko Foru Aldundia
4092
IRAGARKIA, Administrazio Bereziko eskalan karrerako funtzionario egiteko aukera-saioen deialdiaren laburpena.
Jarraian aipatzen diren karrerako funtzionarioen plazak hornitzeko deialdiko iragarkiaren laburpena:
Administrazio Bereziko Eskalan.
Lehiaketa-oposizio bidez:
a) Azpieskala teknikoa, mota: goi mailako teknikariak, espezialitatea:
Bide, kanal eta portuetako ingeniaria: zazpi (7) plaza.
Oposizio bidez:
b) Azpieskala teknikoa, mota: teknikari ertainak, espezialitatea:
Herri lanetako ingeniari teknikoa: zazpi (7) plaza.
c) Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietako plazak, espezialitatea:
Herri lanetako zelataria: bost (5) plaza
Deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Gaceta de Madrid-en argitaratzen den egunaren biharamunaz geroko hogei (20) lanegunekoa izango da eskaera orriak aurkezteko epea.
Deialdiko datu osoak 2010eko ekainaren 14ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 111. zk.an, argitaratu dira (Aldundiko webgunean: www.bizkaia.net).
Eskaera orriak Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentralean eskuratu eta aurkeztuko dira, Bilbon -Diputazio kalea 7, beheko solairua- (Foru Liburutegiaren kristalezko eraikina, Foru Jauregiaren atzealdekoa), 08:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera eta 16:00etatik 17:30era astelehenetik ostegunera (goizez bakarrik, ekainaren 1etik urriaren 7ra bitartean) eta foru sailetako erregistro orokorretan, Bilbon, 08:30etik 13:30era arte, hurrengo helbideetan:
Ekonomi Sustapen saila, Obispo Orueta 6, beheko solairuan, PK 48009 Bilbao.
Ogasuna eta Finantzak saila, Capuchinos kalean -Basurto- 2, 1. solairuan (Jendearekiko Arreta, B atea) PK 48013 Bilbao.
Garraio eta Hirigintza saila, Recalde zumarkalea 18, 5. solairuan, PK 48009 Bilbao.
Igurumena saila, Recalde zumarkalea 30, 3. solairuan, PK 48009 Bilbao.
Herri Lanak saila, Ibáñez de Bilbao 20, beheko solairuan, PK 48009 Bilbao.
Gizarte Ekintza saila, Nicolas Alcorta 4, beheko solairuan, PK 48003 Bilbao.
Kultura saila, Recalde zumarkalea 30, 2. solairuan PK 48009 Bilbao.
Nekazaritza saila, Madariaga etorbidea 1, 5. solairuan ezk., PK 48014 Bilbao.
Deialdiaren lehen ariketa gainditzen duten pertsonek kategoria honen lan-poltsa osatuko dute.
Bilbao, 2010eko ekainaren 14a.
Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Foru diputatua,
JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.
RSS