
172. zk., 2010eko irailaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun eta Kontsumo Saila
4090
77/2010 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Bilboko Eskualdeko Bolueta-Sagarminagako Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Bilboko Eskualdeko Bolueta-Sagarminagoko Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa.- Bilboko Eskualdeko Bolueta-Sagarminagako Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua, zeinerako deia ebazpen honen bidez egiten baita, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan lanpostua jabetzan duten langile finkoek (funtzionarioek, estutupekoek edo lan-kontratudunek) eskatu ahal izango dute, baldin eta A1/B1 Talde Profesionaletakoak badira eta baldintza hauek betetzen badituzte:
1.- Titulu hauetakoren bat izatea:
a) Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura, Pediatriako espezialitatean edo Familia- eta Komunitate-Medikuntzako espezialitatean; baita Medikuntza Orokorreko medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diploma izatea, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzeari buruzko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
b) Unibertsitateko Erizaintzako diplomatura.
2.- Hizkuntza-eskakizuna.- 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
3.- Esperientzia.- 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.
Bigarrena.- Interesdunek Bilboko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu gura duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera (salbuetsi egingo dira aplikazio informatikoa beteta dutenak), non Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketaren Memoria-Proiektua txertatuko baita, honako hauek jasoz:
- Ikasketa-tituluak.
- Orain arte betetako lanpostuak.
- Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena.- Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2010eko ekainaren 3a.
Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.
RSS