
171. zk., 2010eko irailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4088
EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren adierazten diren espedienteei buruzkoa.
Mariano Cortés Sáez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, ematen du ondoko
EDIKTUA
Ez dugu lortu ondorengo enpresei jakinaraztea diru-laguntza itzultzeko espedientea hasi dugula, eskatzaileak helbidea aldatu duenez jakinarazpena bueltatu egin baitigute. Beraz, jakinarazpentzat balio dezan edo bestelako ondorioetarako, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diogu enpresari: itzulketa-espedientea hasteko Probidentzia eman da, enpleguaren aldeko neurriak arautzen dituen ekainaren 29ko 267/1999 Dekretuaren babesean Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren Ebazpenaren bidez emandako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko. Kontua da enpresak ez dituela aurkeztu eskatutako diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, Dekretu arautzaileak 21.3 artikuluan ezarritako agiriak. Agiriok eskatu eta jakinarazi genizkion enpresari eta, izan beharreko ondorioak izateko, hamabost eguneko epea eman diogu bere burua defendatzeko aurkeztu eta alegatu beharrekoa aurkezteko Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, ohartarazten diogu ezer aurkezten ez badu, prozedura amaitutzat joko dugula ebazpen baten bidez, eta, gainera, baldintzak ez direla bete joz gero, balitekeela kobratzeke duen kopurua jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala balegokio, dagoeneko jaso duena.
Espediente zenb.
Expediente n.º Itzultze zenb.
Reintegro n.ª Enpresa
Empresa Langilea
Trabajador
G-185-386-2003-AE 624/2009 Elkano, S Coop Alberto Berra Rojas
G-186-387-2003-AE 625/2009 Elkano, S Coop. Erika Rodriguez Santander
A-129-1033-2003-AE 635/2009 Goxotokia Delicias, S.L. Francisco Miguel Ruiz Pedrero
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 22a.
Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,
MARIANO CORTÉS SAEZ.
RSS