Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2010eko irailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
4087

IRAGARKIA, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren 2010eko maiatzaren 25eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, EB3-25/10-VP zehapen-prozedurari ekin zaio Daniel Alcain Campandeguiren kontra, arau-hauste bat egotzita. Arau-hauste hori azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 56. artikuluan tipifikaturik dago eta etxebizitza-politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen du.

Aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginak alferrikakoak izan direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori publiko egiten da aipatutako interesatuek horren berri izan dezaten, eta jakinarazpenak honako oharra egiten du:

Interesdunak bost eguneko epean azaldu ahal izango dira Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzara (Donostia, Andia kalea 13, 5.), ebazpenaren eduki osoa jakiteko, eta hamabost eguneko epea dute egoki irizten dien alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta frogaldi bat irekitzea eskatzeko, eta frogatzeko egoki irizten dien bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 24a.

Etxebizitzaren Plangintza

eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO YOLDI DOMÍNGUEZ


Azterketa dokumentala