Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2010eko irailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
4084

IRAGARKIA, Mohammed Mahboub jaunak 2010eko maiatzaren 19an egindako eskabidea dela-eta hasi den 2706/10 zenbakiko espedientean Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasuneko sailburuordeak interesatuak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman du 2010eko ekainaren 4an.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.- Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari edo ebazpen hau eman duenari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; eta hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesatuak Datuak Babesteko Agentziara jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzera, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2 eta 23.3 artikuluetan eta LORTAD garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz. Interesatuak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita ere urratutzat jotzen dituen Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak. Datuak Babesteko Agentziak emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

2.- Interesatuak bere eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasuneko sailburuordearen Kabinetean (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2010eko ekainaren 23a.

(Segurtasun Sailburuordetzako Kabineteko zuzendariaren hutsunearengatik. Segurtasuneko sailburuordearen 2010eko apirilaren 16ko ebazpena)

Baliabide Tekniko eta Azpiegituren zuzendaria,

JOSEBA BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala