Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2010eko irailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
4080

LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko probintzia-auzitegietan jarritako biltegiratze-ekipamenduak eta HP zerbitzariak mantentzeko zerbitzua helburutzat duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: KBN C02/016/2010).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: C02/016/2010.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko probintzia-auzitegietan jarritako biltegiratze-ekipamenduak eta HP zerbitzariak mantentzeko zerbitzua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-jauregiak.

d) Gauzatzeko epea: 2011ko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: zazpiehun eta hirurogeita hemezortzi mila, seiehun eta hogei euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (778.620,69 euro) gehi ehun eta berrogei mila, ehun eta berrogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabi zentimo (140.151,72 euro); guztira: bederatziehun eta hemezortzi mila, zazpiehun eta hirurogeita hamabi euro eta berrogeita bat zentimo (918.772,41 euro).

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1,(Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren beheko solairua, Lakua II).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 89 50 / 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko irailaren 23a.

7.- Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena:

Taldea: V, Azpitaldea: 2, kategoria: D.

edota

Taldea: V, Azpitaldea: 3, kategoria: D.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatuetako enpresa ez espainiarrentzat: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1. puntuan zehaztutakoa.

8.- Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko irailaren 23a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea. Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko urriaren 7a.

e) Ordua: 12:00.

2) Eskaintza ekonomikoak irekitzea. eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala):

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusiko beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2010eko urriaren 15a.

e) Ordua: 12:00.

10.- Bestelako argibideak:

Balorazio-irizpideak: modu laburrean aipatzen dira honen ondoren, nahiz eta guztien erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar den.

- Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.

- Balorazio teknikoa: 45 puntu.

- Hobekuntzak: 5 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2010eko abuztuaren 13a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 2a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala