
171. zk., 2010eko irailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
4078
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 567/09 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 567/09 prozedura bideratu da, Cadijatu Balde-k eskatuta, KZ IV-VII L1 tituluen gainean eta Manuel Abdu Djassi-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
296 EPAIA
Bilbon (Bizkaia), 2010eko ekainaren 10ean.
Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Francisco Javier Osa Fernándezek ikusi ditu seme-alaba adingabekoentzako neurri pertsonal eta ekonomikoetarako autoak (567/09). Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Cadidjatu Balde andreak eskatuta (Carmen Miral Oronoz prokuradoreak ordezkatuta, eta Borja Vigo Cubilledo letraduak defendatuta). Alderdi demandatua Manuel Abdu Djassi da, auzi-iheslaria bera, eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.
EPAITZA:
Zati batean baietsi dut Carmen Miral Oronoz prokuradoreak Cadidjatu Balde andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Manuel Abdu Djassi jaunaren kontrakoa -demandatua auzi-ihesean da-. Horiek horrela, neurri hauek ezarri ditut:
1.- Seme adingabekoaren zaintza eta babespea amari ematen zaizkio, eta amari esklusiboki ematen zaio, adingabekoaren gaineko guraso-ahala.
2.- Aitaren eta semearen arteko komunikazioa eten egiten da.
3.- Demandatuak 150 euro ordainduko dizkio hilero auzi-jartzaileari, semearen elikadurarako. Zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du auzi-jartzaileak adierazitako kontuan.
Aipatutako gutxieneko zenbateko hori eguneratu egin beharko da urteroko urtarrilaren batean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakundeak argitaratuko duen kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta, horretarako, aurreko urtea hartuko da oinarritzat (indize orokorra eta abendutik abendurako erreferentzia, INEren web-orrian azaltzen denaren arabera: http://www.ine.es/). Zenbateko hori, lehenengo aldiz, 2011ko urtarrilaren lehen egunean eguneratuko da. Hala egin ezean, beharrezko legezko neurriak hartuko dira.
4.- Gurasoek erdibana ordainduko dituzte semearen ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri semeak jaso behar dituen eskola-orduak.
5.- Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.
Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio beren beregi inori ezartzen.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4709 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Manuel Abdu Djassi demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko ekainaren hamabostean.
IDAZKARIA.
RSS