Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2010eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasun Saila
3550

AGINDUA, 2010eko uztailaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, tokian tokiko programa eta jarduera jakin batzuentzako diru-laguntzen deialdia ebazten duena.

Apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza ekonomikoa arautu, eta tokian tokiko zenbait programa eta jarduera egiteko diru-laguntzen deialdia egin zen (1.2 artikulua). Diru-laguntzetarako aurkeztutako eskaerek osotara 125/2010 Dekretuaren 3. artikuluan zehazten den 30 milioi euroko kantitatea gainditzen dute; hala, bada, banaketa proportzionala egin behar da udal onuradunen artean, Dekretuak adierazi bezala.

Dekretu horren 6. artikuluan eta amaierako bigarren xedapenean zehazten denez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio deialdia Agindu bidez ebaztea. Aginduak honako hauek jaso beharko ditu gutxienez: diru-laguntza jasoko duten udalen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoa eta, beharrezkoa denean, gainerako eskaerak onartu ez izanaren berariazko adierazpena, bai eta 125/2010 Dekretuan oinarritzen delako aipamena ere. 125/2010 Dekretuaren 5.2 artikuluak aipatzen duen balioztapenerako kide anitzeko organoak ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskaerak aztertuta, 6. artikuluari jarraiki, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuari jarraiki, udalerri hauetako Udalei honako zenbateko hauetako diru-laguntzak ematea:

Udala / Ayuntamiento Zenbatekoa (euroak) / Importe (euros)

Abadiño 96.177,69

Abaltzisketa 3.955,47

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 135.380,77

Aduna 4.761,33

Aia 26.784,78

Aizarnazabal 9.311,47

Albiztur 3.759,39

Alegia 24.156,26

Alegría-Dulantzi 36.896,24

Altzaga 2.217,89

Altzo 5.097,24

Amezketa 13.033,04

Amorebieta-Etxano 243.191,61

Amoroto 4.865,42

Amurrio 136.629,97

Añana 2.264,33

Andoain 202.293,65

Anoeta 26.147,52

Antzuola 29.006,88

Arakaldo 1.259,51

Arama 2.497,90

Aramaio 21.000,00

Areatza 16.494,74

Aretxabaleta 91.569,08

Armiñón 2.315,41

Arraia-Maeztu 9.026,40

Arrankudiaga 12.550,30

Arrasate/Mondragón 308.568,76

Arratzu 4.924,09

Arrazua-Ubarrundia 11.794,25

Arrigorriaga 172.286,18

Artzentales 9.577,03

Asparrena 20.680,92

Asteasu 19.393,76

Ataun 22.127,91

Atxondo 18.102,25

Aulesti 8.458,68

Ayala/Aiara 36.211,20

Azkoitia 154.496,39

Azpeitia 192.336,13

Bakio 33.278,50

Baliarrain 1.200,00

Balmaseda 105.107,52

Barakaldo 1.416.393,08

Barrika 21.511,16

Barrundia 12.951,29

Basauri 602.724,89

Beasain 188.287,79

Bedia 13.362,70

Beizama 2.273,68

Belauntza 3.898,86

Berango 89.336,75

Berantevilla 5.076,39

Berastegi 12.000,00

Bergara 200.092,32

Bermeo 239.132,20

Berriatua 18.821,83

Berriz 67.249,77

Bidegoian 6.083,03

Bilbao 5.147.946,36

Busturia 23.072,65

Campezo/Kanpezu 15.472,84

Deba 11.059,17

Dima 20.523,97

Donostia-San Sebastián 2.597.242,05

Durango 402.555,73

Eibar 403.478,86

Elburgo 7.379,10

Elciego 13.969,37

Elgeta 14.579,15

Elgoibar 150.207,44

Elorrio 92.613,78

Erandio 344.726,25

Ermua 233.039,89

Errenteria 570.931,07

Errezil 7.971,33

Eskoriatza 57.131,78

Etxebarri 124.626,35

Etxebarria 10.089,02

Ezkio-Itsaso 7.245,70

Forua 10.000,00

Fruiz 5.836,61

Gabiria 5.913,30

Gaintza 1.772,64

Galdakao 409.254,29

Galdames 10.524,49

Gatika 21.240,45

Gaztelu 1.911,76

Gernika-Lumo 239.715,08

Getaria 34.659,86

Getxo 1.174.894,07

Gizaburuaga 2.192,50

Gordexola 23.838,83

Gorliz 81.701,78

Güeñes 88.634,37

Hernani 159.955,85

Hernialde 4.793,49

Hondarribia 258.144,79

Ibarrangelu 8.971,96

Idiazabal 28.640,22

Igorre 56.313,71

Ikaztegieta 5.839,81

Irun 927.889,77

Iruña Oka/Iruña de Oca 39.313,61

Irura 22.520,32

Iruraiz-Gauna 6.269,37

Ispaster 8.339,68

Itsasondo 8.803,31

Iurreta 52.892,70

Kuartango 5.140,72

Labastida/Bastida 21.557,45

Laguardia 20.078,03

Lanestosa 3.947,91

Lantarón 12.875,01

Larrabetzu 23.383,43

Larraul 3.329,05

Lasarte-Oria 261.455,06

Laukiz 16.977,49

Lazkao 75.933,91

Leaburu 5.387,19

Legazpi 111.819,89

Legorreta 20.075,09

Leintz-Gatzaga 3.986,05

Leioa 403.835,60

Lekeitio 108.602,73

Lemoiz 17.845,40

Lezama 32.411,17

Lezo 79.677,28

Laudio/Llodio 257.978,52

Loiu 29.082,63

Markina-Xemein 74.051,56

Maruri-Jatabe 12.986,17

Meñaka 9.024,87

Mendaro 25.150,91

Mendata 5.546,21

Mendexa 6.263,85

Moreda de Álava 3.414,56

Mundaka 26.356,47

Mungia 225.198,90

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz 5.502,49

Murueta 4.004,81

Muskiz 93.848,34

Mutiloa 3.404,15

Muxika 19.728,55

Oiartzun 130.964,90

Okondo 14.928,28

Oñati 139.967,35

Ondarroa 130.172,87

Ordizia 143.936,51

Urduña/Orduña 60.228,96

Orendain 2.276,61

Orio 68.755,66

Ormaiztegi 16.709,65

Orozko 29.635,43

Ortuella 119.736,80

Otxandio 17.083,95

Oyón-Oion 43.969,78

Pasaia 234.055,68

Peñacerrada/Urizaharra 4.274,01

Plentzia 62.689,97

Portugalete 705.122,08

Erriberagoitia/Ribera Alta 9.994,90

Ribera Baja/Erribera Beitia 18.200,00

Salvatierra/Agurain 72.875,71

San Millán/Donemiliaga 10.234,05

Santurtzi 716.403,73

Sestao 464.127,92

Sondika 57.587,07

Sopelana 186.688,79

Sopuerta 32.798,09

Soraluze-Placencia de las Armas 46.436,55

Sukarrieta 4.389,47

Tolosa 251.728,72

Ubide 2.168,38

Ugao-Miraballes 55.849,40

Urduliz 43.144,03

Urnieta 83.910,92

Urretxu 97.965,73

Usurbil 77.064,89

Valdegovia/Gaubea 16.103,60

Harana/Valle de Arana 4.169,38

Karrantza Harana/Valle de Carranza 38.986,09

Valle de Trápaga-Trapagaran 161.013,15

Villabona 25.954,00

Vitoria-Gasteiz 3.451.006,66

Yécora/Iekora 4.219,39

Zaldibar 41.310,27

Zaldibia 11.510,86

Zalla 111.494,81

Zambrana 4.689,01

Zamudio 40.576,93

Zarautz 318.980,62

Zeanuri 20.005,29

Zerain 2.943,10

Zestoa 48.292,50

Zierbena 18.119,42

Zigoitia 21.228,49

Ziortza-Bolibar 5.561,01

Zizurkil 30.300,00

Zuia 36.863,36

Zumaia 126.005,42

Zumarraga 137.704,27

2. artikulua.- Honako eskaera hauek atzera botatzea, adierazten diren arrazoiengatik:

Arratiako Udalen Mankomunitatea, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea, Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea eta Junta Administrativa Estavillo (Araba), udalak ez izateagatik, 125/2010 Dekretuaren 2.1 artikuluak zehazten duenez.

3. artikulua.- Apirilaren 27ko 125/2010 Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen denari jarraiki, Agindu honekin administrazio-bidea agortzen da. Haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen denez. Hala ere, udalerri interesdunak, epe berean eta aipatutako errekurtsoa ipini baino lehen, agindua baliogabetu edo ezeztatzeko agindeia egin ahal izango dio Autonomia Erkidegoko Administrazioari.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 5a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.


Azterketa dokumentala