Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Uraren Euskal Agentzia
3393

IRAGARKIA, honen bitartez jendaurrean jartzen da Distribuidora Internacional de Metales SA (DIMSA) enpresak lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea.

Espedientearen kodea: 1-10/V/B.

Eskatzailea: Distribuidora Internacional de Metales SA (DIMSA).

Jarduera: txatarra eta metal-hondarrak birziklatzea.

Jardueraren kokapena: Playa Barri Bidea 6, 48950, Lutxana-Erandio (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. Isurketa: Asua Itsasadarra.

Isurketa-gunea (UTM Koordenatuak (ED50)):

1. Isurketa: X= 502.593; Y= 4.793.642.

Isurketaren mota eta bolumena: euri-urak:

1. Isurketa: 3.600 m3/urtean.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita HOGEI (20) EGUNeko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Ibañez de Bilbao, 28, 8.a 48009 Bilbao). Bertan izango da espedientea, nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2010eko ekainak 14.

Isurketa Arloko arduraduna,

JOSÉ ERRAZKIN GUILLORME.


Azterketa dokumentala