
132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
3392
IRAGARKIA, 214/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Miguel Gómez Morenok 214/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 16ko 1135/2008 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez agintzen da EHAAn argitaratzeko lotura estatutarioa eskuratzeko oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien behin betiko zerrenda, amaierako puntuazioaren arabera; kategoria: Menpeko/Operarioen lanbide-taldeko Zerbitzuetako langileak (lanpostu funtzionala: Zerbitzuetako langilea - Zerbitzu Orokorrak); destinoa: Osakidetzako zerbitzu-erakundeak.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 21a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS