
132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
3391
IRAGARKIA, 570/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Elena Guerenabarrena Martínez de Lahidalgak 570/09 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zk.ko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 9ko 3706/2008 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, txanda irekiko destino hutsak esleitu ziren (EHAA, 2008-11-17) destinoa Osakidetzako zerbitzu erakundeetan izango duten diplomadun sanitarioen lanbide taldeko Erizainen kategorian.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 16a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS