
132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3390
IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 154/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 07.0064.48.01.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.
Jesús Gutierrez García ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Playa etorbidea 8, 3.a, Castro Urdiales 39020). Beraz, jakinarazten da Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakiola eskatu duela. Espedientea Carmen Camacho Godoy andreak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko Lan Sailburuordetzak emandako ebazpen baten aurkako administrazioarekiko auzi errekurtsoan. Ebazpen horrek, hain zuzen ere, berretsi egin zuen Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak 07.0064.48.01.01.02 - SH-215/07 zenbakiko zehapen-espedientearen gainean emandako ebazpena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, epatu egiten da Jesús Gutierrez García jauna, eta aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 22a.
Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS