Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3385

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 206/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 206/2009 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Alcain.

Demandatua: Jonatan Ramos Dominguez.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan, 2010-02-25ean epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Margarita Alcaiz Goicoechea prokuradoreak lehenago aipatutakoaren ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, auzi-iheslari den Jonatan Ramos Domínguez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: sei mila eta laurogeita hamasei euro eta hogeita hamabi zentimo (6.096,32), tronkoarenak; kontua itxi zen egunetik sortutako interesak, hitzartutako tasan; eta prozesu honetan sortutako kostuak.

Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231.0000.04.0206.09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan aipatu zenbatekoa kontsignatuta; kontu hori Banesto taldekoa da (Banco Español de Crédito), eta 4231.0000.04.0206.09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunarentzako eskuragarri.

Irun, 2010eko otsailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala