Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
3383

EDIKTUA, 369/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 369/09 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rubio Ruiz y Sáenz Asociados SL.

Abokatua: Alberto Ibarra Cucalón.

Prokuradorea: Germán Apalategui Carasa.

Demandatua: Rosa Maria García Gómez, José Miguel Castaño Garrido, CB José Miguel Castaño Garrido, Rosa Maria García Gómez, José Miguel Costa Garrido eta Rosa Maria García Gómez CB.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, 2009-10-26an eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Osorik baietsi dut Apalategui Carasa prokuradoreak Rubio Ruiz y Sáenz Asociados SLen izenean «José Miguel Castaño Garrido y Rosa María García Gómez CB» osatzen duten José Miguel Castaño Garrido eta Rosa María García Gómez jaun-andrearen aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, aipatutako demandatuetako bakoitza kondenatzen dut demandatzaileari seiehun hogeita bat euro eta lau zentimo (621,04) ordaintzera, gehi urteko interes bat, diruak 2009ko martxoaren 11z gero izan duen legezko interesaren berdina dena, ebazpen hau ematen den egunetik bi puntu handitua izango dena, eta sortutako kostuak.

Rosa Maria García Gómez eta José Miguel Castaño Garrido demandatuak non bizi diren ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4749 0000 00 0369 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunarentzako eskuragarri.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko apirilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala