
132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3382
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 459/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)
Judizioa: 459/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: La Estrella Seguros SA.
Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.
Prokuradorea: José Félix Basterrechea Aldana.
Demandatua: Aitor Oñez García eta Antonio Fernandez García.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2010eko martxoaren 31n, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:
EPAITZA
Osorik baiesten da Basterrechea Aldana prokuradoreak La Estrella Seguros Saren izenean eta ordez Antonio Fernandez García eta Aitor Oñez García jaunen kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatu horiek kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan 5.369,33 euro ordaintzera. Izan ere, Fernández jaunak dagoeneko ordaindu du erreklamatutakoaren erdia, kopuru hori ere modu solidarioan bien artean ordaintzekoa bazen ere). Kopuru horri legezko interesa erantsi behar zaio, demanda aurkeztu zenez geroztikoa, eta kostuak ere bai.
Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (kontuaren zenbakia). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Epaile magistratuak erabaki eta sinatzen du. Fede ematen dut.
Aitor Oñez García demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan (kontuaren zenbakia). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean utzitako diru-zenbatekoa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunarentzako eskuragarri.
Barakaldo (Bizkaia), 2010eko apirilaren 28a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS