
132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ekonomia eta Ogasun Saila
3381
AGINDUA, 2010eko ekainaren 16koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, ehun milioi euroko mailegu-eragiketa bat formalizatzea baimendu eta eragiketa horren zenbait ezaugarri zehazten dituena.
99/2010 Dekretuak, martxoaren 30ekoak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zorjaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.- Ehun milioi (100.000.000) euroko mailegu-eragiketa bat formalizatzeko baimena ematea, martxoaren 30eko 99/2010 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraiki.
2. artikulua.- Baimentzen den mailegu-eragiketak honako ezaugarri hauek izango ditu:
a) Zenbatekoa: 100.000.000 euro.
b) Modalitatea: mailegua.
c) Ordainketa-data: 2010eko uztailaren 6a.
d) Interes-tasa: aldakorra, Euriborra 3 hilabete gehi % 1,75, hiru hilean behin ordaintzekoa.
e) Amortizazioa:
% 50 2014ko uztailaren 6an.
% 50 2015eko uztailaren 6an.
3. artikulua.- Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
RSS