Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2010eko uztailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3377

AGINDUA, 2010eko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko ikasketa ofizialak ezartzeko baimena ematen da.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatua) 8.2 artikuluan dioenez, autonomia-erkidegoak erabakiko du estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 51. artikuluak arautu du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta tituluaren Europako gehigarriaren diploma emateko nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan, eta haiekin batera beharrezkoak diren gainerako neurriak.

Titulu ofizialen ezarpena bi arauk arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzekoak; eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: Gradua, Masterra eta Doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak 2010eko ekainaren 22an onartu du Graduko titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 25.7 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta behin Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren (ANECA) ebaluazio-txostena jaso duenean, egokitzat jo du Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztutako Graduko ikasketen proposamena.

Hori dela eta, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta jakitun jartzeko, txostena eman eta gero Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari 2010eko ekainaren 22ko bilkuran eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 2010eko ekainaren 11ko bilkuran, hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Baimena ematea I. eranskinean jasotako Graduko ikasketa ofizialak 2010-2011 ikasturtetik aurrera ezartzeko.

Bigarren artikulua.- Automatikoki baimenduko da II. eranskinean jasotako Graduko ikasketa ofizialen ezarpena, 2010-2011 ikasturtean irakats daitezen, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 25.8 artikuluan xedatutakoa eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikuluan jasotakoa bete ondoren.

Hirugarren artikulua.- Baimendutako ikasketa ofizialei ebaluazio-prozedura bat egin beharko zaie sei urtetik behin, ziurtapenari eusteko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Agindu hau Hezkuntza Ministerioari jakinaraztea, Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzeko eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jaso eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bigarrena.- Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 19. artikuluak xedatutakoari jarraiki, Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari memoria bat bidaliko dio urtero, dagozkion matrikulazio-datuei eta aurreko ikasturtean titulazio bakoitzak izandako kostu ekonomikoei buruzkoa, ikasturte akademiko bakoitzaren matrikulazio-epea bukatu ondoren eta, betiere, abenduaren 30a baino lehen. Aipatutako dekretuaren II. eta III. kapituluetan jasotako baldintzaren bat beteko ez balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitateari beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko eskatuko dio. Aipatutako baldintzak ez betetzen jarraituko balitz, Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa horri beste prozedura bat egin beharko dio, ziurtapenari eutsi ahal izateko, edo bestela, ez du berriz eskaini beharko.

XEDAPEN IRAGANKORRA

II. eranskinean jasotako titulazioen matrikulazioa, 2010-2011 ikasturteari dagokionez, bigarren artikuluan aipatutako txostenetako ebazpenaren baitan egongo da.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek 2010eko uztailaren 8tik aurrerako administrazio-ondorioak izango ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

GRADUKO UNIBERTSITATE-IKASKETAK

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua

Gizarte Antropologian Graduatua

Arkitekturan Graduatua

Artean Graduatua

Biologian Graduatua

Biokimikako eta Biologia Molekularren Graduatua

Bioteknologian Graduatua

Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoan Graduatua

Elikagaien Zientzia eta Teknologian Graduatua

Ingurumen Zientzietan Graduatua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Graduatua

Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzean Graduatua

Sorkuntza eta Diseinuan Graduatua

Kriminologian Graduatua

Zuzenbidean Graduatua

Ekonomian Graduatua

Haur Hezkuntzan Graduatua

Lehen Hezkuntzan Graduatua

Gizarte Hezkuntzan Graduatua

Erizaintzan Graduatua

Ingeles Ikasketetan Graduatua

Euskal Ikasketetan Graduatua

Farmazian Graduatua

Filologian Graduatua

Filosofian Graduatua

Finantza eta Aseguruetan Graduatua

Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoan Graduatua

Fisikan Graduatua

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzan Graduatua

Geologian Graduatua

Negozioen Kudeaketan Graduatua

Enpresen Kudeaketa eta Marketinean Graduatua

Historian Graduatua

Artearen Historian Graduatua

Ingeniaritza Zibilen Graduatua

Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzan Graduatua

Ingeniaritza Elektrikoan Graduatua

Ingeniaritza Elektronikoan Graduatua

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan Graduatua

Eraikuntza Ingeniaritzan Graduatua

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzan Graduatua

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzan Graduatua

Industria Teknologiaren Ingeniaritzan Graduatua

Informatikaren Ingeniaritzan Graduatua

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzan Graduatua

Itsas Ingeniaritzan Graduatua

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioan Graduatua

Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoan Graduatua

Marketinean Graduatua

Matematikan Graduatua

Medikuntzan Graduatua

Giza Nutrizioko eta Dietetikan Graduatua

Odontologian Graduatua

Pedagogian Graduatua

Kazetaritzan Graduatua

Psikologian Graduatua

Publizitateko eta Harreman Publikoetan Graduatua

Kimikan Graduatua

Lan Harreman eta Giza Baliabideetan Graduatua

Soziologian Graduatua

Gizarte Langintzan Graduatua

Itzulpengintza eta Interpretazioan Graduatua

II. ERANSKINA

GRADUKO UNIBERTSITATE-IKASKETAK

Ingurumen Ingeniaritzan Graduatua

Ingeniaritza Kimikoan Graduatua

Industria Kimikaren Ingeniaritzan Graduatua


Azterketa dokumentala