Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3373

IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedienteari buruz Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako ebazpena jakinaraztekoa. Espediente hori itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasi da.

Ebazpen horiek interesatuari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluek diotena betetzeko. Administrazioko bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez diezaioke interesatuak Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Ebazpen hauen jakinarazpena hilaren lehenengo eta 15. egunaren bitartean egiten bada, ordainketa-epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5. egunean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16. eta azken egunaren artean egiten bada, epea jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.

Titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi behar dira diru-sarrera egiten denean, honako banketxe eta kontu korronte honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia

K/K zk.: 01825685070000226271

Adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada zehapena, ondarearekiko premiamendua erabiliko da ordainarazteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluak ezarri duenaren arabera.

Izen-abizenak Esp. Zk. Ebazpenaren eguna Zehapenak Urratutako artikulua

Anastasio Alday Perón PM 46/09 2010-03-18 180 € 6/1998 Legearen 20.2 artikulua

Fco. Javier Cuervo Sejas PM 85/09 2010-03-18 90 € 198/2000 Dekretuaren II eranskina

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

JOKIN DÍAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala