Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3371

IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak hartutako erabakiak jakinaraztekoa. Erabaki horien bidez, itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik irekitako zehapen-prozedurei (behean zehaztutakoei) hasiera ematen zaie.

Erabaki horien jakinarazpena interesatuei helarazi nahi izan zaien arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea aztertzeko (espedientea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatuko dituzten frogak proposatzeko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

Izen-abizenak Esp. Zk. Urratzearen data Adostasunaren data Urratutako art.

Begoña Elortegui Arrieta PM 02/10 2009-07-23 2010-04-12 198/2000, Dekretuaren 3.1 artikulua

198/2000 Dekretuaren II. Eranskina

Anastasio Alday Perón PM 04/10 2009-10-15 2010-04-12 198/2000, Dekretuaren 18. artikulua

6/1998 Legearen 20.2 artikulua

198/2000, Dekretuaren 18.2 artikulua

Luis Fernando Diez Diaz PM 20/10 2010-01-13 2010-04-19 212/2000 Dekretuaren 8 artikulua

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

JOKIN DÍAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala