Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
3370

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 552/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 09.0352.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.

Emmanuel Ioan Smiden senitartekorik ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Txindoki Etxadía kalea, 2, 2-D, 20240 Ordizia). Beraz, jakinarazten da Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakiola eskatu duela. Espedientea Cubirtas Gutierrez SL RCAk eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan Sailburuordetzako Lan Zuzendaritzak emandako ebazpen baten aurka (Espedientea: 78/9302/09).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Emmanuel Ioan Smid jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 18a.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala