Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3368

IRAGARKIA, Orioko kirol-dartsenan portu-zerbitzuetarako hiru eraikin bukatzeko obren lizitaziorako (Espedientea: 09/10).

1.- Entitate esleitzailea:

a) Organoa: Zerbitzu Zuzendaria. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 09/10.

2.- Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: portu zerbitzuetarako hiru eraikin bukatzeko obrak, Orioko kirol dartsenan.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Orio, Gipuzkoa.

d) Burutzeko epea: 8 hilabete, zuinketa-akta egiten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: Zenbatekoa, guztira:

Milioi bat ehun eta berrogeita hamazazpi mila laurehun eta hogeita bi euro eta laurogeita sei zentimo (1.157.422,86), gehi 2010eko uztailaren 1etik aplikatu beharreko BEZa.

5.- Behin-behineko bermea: ez dago behin-behineko fidantzarik jarri beharrik.

6.- Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 97 44.

e) Faxa: 945 01 97 87.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko abuztuaren 24a.

g) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.- Kontratistaren betekizun zehatzak.

Eskatutako sailkapena: taldea: C, azpitaldea: 4, kategoria: D.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ekonomia- eta finantza-kaudimeneko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte (ondoren adieraziko da nola) Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 64. eta 67. artikuluetan xedatutakoaren arabera, klausulen orriko eranskinean -atzerriko enpresei buruzkoan- aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz:

Egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: kontratuaren xede den jarduera-eremuko negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, azken hiru urteetakoa. Gutxieneko diru kopurua: 5.000.000 euro urtero, azken hiru ekitaldietan.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan burututako obren zerrenda, obra, zenbatekoa, kontratua egin duen entitatea eta harremanetarako pertsona zehaztuta. Gutxienekoa: azken bost urteetan 1.000.000 eurotik gorako aurrekontua izan duen eraikingintzako obra bat egin dela egiaztatu beharko da.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2010eko abuztuaren 25a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Bi baldintza horiek betetzen ez baldin badira edo bidali izanaren berri ematen duen jakinarazpena proposamenak jasotzeko jarritako epea amaitu ostean jasotzen bada, eskaintza hori ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010) Araba.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.- Esleitzeko irizpideak.

a.- Formulak aplikatuz ebaluatzekoak diren irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa. Eskaintzarik merkeenari puntuaziorik altuena emango zaio, eta gainerakoak berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 30.2.1 puntuan ezarritako formula aplikatuz puntuatuko dira: 55 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

b.1.- Kontratua burutzeko egingo diren lanak deskribatzeko eta justifikatzeko memoria, obra burutzeko jarraituko den metodologia ere zehaztuko duena. Oso kontuan izango dira portuko eguneroko lana gutxien oztopatzen dituzten proposamenak, bai eta obra egingo den eremua ingurutik ondoen bereizten dutenak: 25 puntu.

b.2.- Programazioaren koherentzia eta obra burutzeko epea:

b.2.1.- Epea: puntuaziorik altuena, eperik laburrena eskaintzen duenari emango zaio, eta 0 puntu, lizitazioko epe bera eskaintzen duenari; gainerakoak berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 30.2.1 puntuan ezarritako formula aplikatuz puntuatuko dira. Ponderazioa: 10 puntu.

b.2.2.- Koherentzia: edukiari, xehetasun-maila eta lanen programazioaren justifikazioa baloratuko dira, koherentzia eta, hortaz, epea betetzeko bermea kontuan izanik. Ponderazioa: 10 puntu.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010) Araba.

d) «C» gutunazala irekitzeko ekitaldia: 2010eko irailaren 10a, 10:00etan.

e) «B» gutunazala irekitzeko ekitaldia: 2010eko irailaren 30a, 10:00etan.

11.- Bestelako argibideak.

12.- Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.- Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.- Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala