Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
3365

EBAZPENA, 2010eko ekainaren 16koa, Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 31ko aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura gehitzeko dena. Agindu horrek industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntzen eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazten zituen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko martxoaren 31ko Aginduaren bidez, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan aurreikusitako laguntza-eskaerak aurkezteko epea eta lekua adierazten ziren.

Aipatutako Aginduaren 1. artikuluan aurreko paragrafoan aipatutako laguntzak emateko aurrekontu-zuzkidura bat ezartzen zen. Zuzkidura hori 1.280.000 eurokoa zen eta honela banatuta zegoen: 80.000 euro 2010eko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2011ko ekitaldirako.

Bestalde, aipatutako Aginduaren xedapen gehigarriak ezartzen du 1. artikuluan esleitutako guztizko zenbatekoa aldatu ahal izango dela, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan izanda eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurrekontua burutu ondoren agortu gabe geratzen den aurrekontu eskuragarriaren arabera.

Kontuan izanda aurkeztutako laguntza-eskaeren guztizko kopuruak gainditu egiten duela aurrekontu-zuzkidura, bidezkoa da aipatutako laguntzei zuzendutako zenbatekoa gehitzea. Guztizko kopurua 1.314.301,62 eurokoa izango da eta honela banatuko da: 114.301,62 euro 2010eko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2011ko ekitaldirako.

Goian adierazitakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2010eko martxoaren 31ko Aginduan jasotako aurrekontu-zuzkidura, industria-aurriak eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzetara zuzendutakoa, guztira 1.314.301,62 eurora zabaltzea. Kopuru hori honela banatuko da: 114.301,62 euro 2010eko ekitaldirako eta 1.200.000 euro 2011ko ekitaldirako.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jakitera emateko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 16a.

Lurralde Plangintzaren eta Uren sailburuordea,

IGNACIO ACHUCARRO ARRUABARRENA.


Azterketa dokumentala