Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
3364

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 14koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko buruarena, Galdamesko udalerrian, honako proiektu honek hartzen dituen finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiten duena: Sopuerta-Galdames TBAko -2. zirkuitua- 28 eta 39 zenbakietako euskarrien artean, 13,2 kV-ko airetiko linea elektriko bat jartzeko eta egungo linea desegiteko proiektua. Iberdrola Distribución Eléctrica SAk egin du eskabidea.

Erref.: L-7111 -AS-BMR.

Esp.: AT-H-2008/89.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2009ko martxoaren 30eko Ebazpenaz, aipatu instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren (1954-12-17ko BOE), lurralde-bulego honek erabaki du eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea, Galdamesko udaletxean batzarra egiteko -eraginpeko ondasunak udalerri horretan baitaude- hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta, bidezko bada, behin betiko okupazioarena.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesatuek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren eskubide errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Bilboko Concha kaleko 23 zenbakiko 5.ean, aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2010eko maiatzaren 14a.

Lurralde-ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE.

AKTAK EGIN AURREKO DEIA / CITACIÓN ACTAS PREVIAS

PROIEKTUAK DARAGIEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA: Galdamesko udalerrian, 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat egikaritzea, Sopuerta Banaketako Transformazio Azpiestazioa-Galdames 2. zirkuitua lineako 28. eta 39. euskarrien artean, bai eta egongo linea desegitea ere.

RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO: ejecución de la línea eléctrica aérea a 13,2 kV, entre los apoyos número 28 y número 39 de la S.T.R. Sopuerta-Galdames Cto. 2 y desguace de la actual línea, en el término municipal de Galdames,

Ref.: L-7111 AT-H-2008/89 ASS-BMR

Katastroko datuak

Datos catastrales Titularra eta helbidea

Titular y domicilio Hila

Mes Eguna

Día Ordua

Hora Udaletxea

Ayuntamiento

Lursailaren zenbakia planoaren arabera

N.º parcela s/ plano Poligonoa

Políg. n.º Lursaila

Parcela n.º

445,442,444.446 11 445,442,444.446 Jose Maria Ureta Uztaila

Julio 27 10:00 Galdames


Azterketa dokumentala