Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3363

RESOLUCIÓN de 2 de junio de 2010, del Director de Infraestructura del Transporte, por la que se somete a información pública la relación de bienes y derechos afectados por el «Proyecto constructivo del cruzamiento de Karakate de la línea Bilbao-Donostia».

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektua onartu zen.

Eraikuntza-proiektuak bi helburu ditu: batetik, Bilbao-Donostia linearen erdibidean-edo, burdinbide bakarrekoa baita, burdinbide bikoitzeko tarte bat egitea, salgai- eta bidaiari-trenak elkar gurutzatzeko eta aurre hartzeko, eta horrela linearen ustiapen-baldintzak hobetzeko; eta, bestetik, egungo trazaduraren ezaugarriak ere hobetzea, zirkulazio-abiadura bizkortzeko, 100 km/h ingurura, eta gehieneko malda txikitzea, gehienez ere 15 milarenekoa izan dadin; horrela, gurutzaketarako tartea etorkizunean burdinbidea bikoizteko egingo diren obrekin bateragarri izango da.

Funtsean, trenbide-linearen 52/818 eta 53/601 kilometroen arteko zatian, 782 metroko luzera izango duen saihesbidearen plataforma egitea, burdinbidea muntatzea eta tartea elektrifikatzea izango da xedea, eta horrekin batera, guztira 479 m baina 400 m erabilgarriko luzera izango duen bazterbide bat egitea.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluari dagokionean.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.

Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

EBATZI DUT:

Bilbao-Donostia trenbidean Karakateko gurutzaketarako tartea egiteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko. Kontuan izandako arauak: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikulua eta horrekin bat datozenak. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Aipatu epean, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Elgoibarko udaletxeko iragarkien oholean egongo da edonork ikusteko.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 2a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

ELGOIBARKO UDALERRIA / TERMINO MUNICIPAL DE ELGOIBAR

Lurzati zk.

Parcela Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación (m2) Zortasuna

Servidumbre (m2) Aldi baterako okupazioa

Ocupación Temporal (m2) Katastroko izaera

Naturaleza Catastral Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela

001 Elogoibarko Udala 22 0 749

002-23/9/2b M.ª Angeles y José Miguel Gabilondo Alberdi 2315 0 406 Landa-lurra Rústica 18 006

003-23/9/3h M.ª Angeles y José Miguel Gabilondo Alberdi 0 0 986 Landa-lurra Rústica 19 056


Azterketa dokumentala