Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3361

184/2010 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Patty Miller andreari «Lan Onari» goraipamena emateko dena.

Patty Miller andreak kultura-eremuan eguneroko zeregin profesionala burutzean, sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria erakutsi ditu. Meritu hauek guztiak nabarmentzearren, Goraipamen eta Ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:

Patty Miller andreari «Lan Onari» goraipamena ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala