Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2010eko uztailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3353

189/2010 DEKRETUA, uztailaren 6koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakaria izendatzeko dena.

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatzen da Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazlekoa ere izango dela, Gobernazio eta Herri Lan Ministerioek batera proposatuta dekretuz izendatu eta kenduko dela kargutik, eta toki korporazioetako lehendakari eta korporazio horien ordezkari direnen artetik hautatuko dela.

Egun, Lehendakariaren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuaren bidez aldatuak, ezartzen duenari jarraiki, Lehendakaritzari eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari batera dagokie Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakari eta, halaber, Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango dena, izendatu eta kargutik kentzeko dekretu-proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Horren ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko uztailaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari Antonio Julián Rodriguez Esquerdo Barakaldoko alkatea izendatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko uztailaren 6an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala