Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2367

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela adierazteko dena. Aipatutako deialdia 2009ko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009ko azaroaren 26ko EHAA).

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanoak egindako txosteka ikusita eta lehen aipaturiko ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion ahalmenez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako Ebazpena, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau

EBATZI DU:

Lehenenegoa.- Ebazpen honen eranskinean zehazten den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, baina haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, Ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Hori guztia bat dator Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazio Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoarekin.

Leioa, 2010eko apirilaren 14a.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.

ERANSKINA

- Izena: Administrazio-burua.

- Erref.: F 1155.

- Eskala: Gestio-Teknikariarena.

- Taldea: A.

- Zenbatgarrena: 2.

- Maila: 26.

- Hizkuntz eskakizuna: 3.

- Langunea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

- Campusa: Bizkaia.


Azterketa dokumentala