Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2365

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 13koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko irakasle titularrak izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2009ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez egin zen (2009-11-03ko EBO eta 2009-11-03EHAA.

2009ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez (2009-11-03ko EBO eta 2009-11-03 EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EBO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Emiliano Meaurio Arrate jauna, 78869769-D: NAN, zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra, jakintza arloa: «Materialen Zientzia eta Ingeniearitza Metalurgikoa.», kodea: TUC8/1-D00151-7, Saila: Meatze Metalurgiarako Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Jose Tomas San Jose Lombera jauna, 30572538-H: NAN, zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titularra, jakintza arloa: «Materialen Zientzia eta Ingeniaritza Metalurgikoa.», kodea: TUP6/1-D00151-3, Saila: Meatze Metalurgiarako Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola. Bilbao. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra (gaztelania). Arduraldia: partziala.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2010eko apirilaren 13a.

Errektorea, Eginkizunak eskuordetuta (2009-01-26ko Ebazpena, 2009-02-24ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.


Azterketa dokumentala