Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2010eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2359

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baita 170/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa, Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua arautzen duen 152/2008 Dekretua zati batean baliogabetzen duena.

Ediktu honen bidez ondokoa jakinarazten da: Estatuko Administrazioak 170/09 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu du, hain zuzen ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Kultura Sailak emandako uztailaren 29ko 152/2008 Dekretuaren aurka, zeinaren bidez arautzen baita Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua (2008-08-26ko EHAA, 161. zk.). Bada, errekurtso horren gaineko epaia eman zen 2009ko urriaren 1ean eta epai hori irmo bihurtu da, Auzitegi Gorenak epai horren aurka jarritako kasazio-errekurtsoa hutsik geratu dela deklaratu baitu. Hona hemen epai horretan erabakitakoa:

a) Baliogabe deklaratzea ondoko artikuluak: 3.a, 4.1 (hasierako zatia), 12.2 (bigarren zatia) eta 9.5.

a) Baliogabe deklaratzea ondoko artikuluak: 3.b (hirugarren paragrafoa), 10.3, 10.2 (bigarren zatia) eta 12.2 (lehenengo zatia).

c) Baliogabe deklaratzea 14. artikulua.

c) Baliogabe deklaratzea 18.1.b artikulua.

c) Baliogabe deklaratzea 3.e artikulua, baita hirugarren xedapen gehigarria ere.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2010eko martxoaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala