Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2010eko apirilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2107

IRAGARKIA, 2010eko martxoaren 10ekoa, Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendariarena, Colegio Urkide Ikastetxea, S. Coop. kooperatiba sozietateak herri onurako izaera jasotzeko espedienteari buruzkoa

Hona hemen Felipe Yarritu Díaz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendariak, egindako

IRAGARKIA:

Colegio Urkide Ikastetxea, S. Coop. kooperatiba sozietateak, herri onurako izaera aintzatesteko eskabidea aurkeztu du, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren babesean. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, jendaurrean jartzeko aldi bat irekitzen da, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu eta egoki deritze alegazioak egin ahal izan ditzan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 10a.

Gizarte Ekonomiaren, Enpresaren Erantzukizun

Sozialaren eta Lan Autonomoaren zuzendaria,

FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala